XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori gertatzen da Bizkaiko Nerbioi ezkerraldeko hirietan (Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi) edo Arabako hiri nagusietan (Gasteiz, Laudio, Amurrio e.a.) ezezik Gipuzkoako hiri erdaldunduetan ere (Irun, Errenteria, Lasarte-Oria..).

Kasu guztietan ematen dena zera da: geroz eta ugariagoak direla horrelako bertso-saioak gune batzuetan eta besteetan.

Eta zenbait bertsozalek lagunarteko edo bazkal edo afal-giroko bertso-saio batera joan eta hiruzpalau orduko saioa entzuten egotea gogokoagoa duela bestelako bertso-saioetara joatea baino.

BERTSOLARITZARI BURUZKO ZENBAIT DISKURTSOREN ANALISIA

Txosten honen helburua ez zen iritziak kuantifikatzea, portzentaietara itzultzea, baizik eta iritzi horien interpretazioetan sakontzea.

Horixe da, hain zuzen, bertsozaletasunaren inguruan antolatu ziren 6 eztabaida-taldeetan egin nahi izan zena: bertsolaritzaz eta bertsozaletasunaz iritzi eta ikuspegi desberdineko planteamenduak jaso.

Orain, bertan eskainitako ondorioak aurkeztuko ditugu.

Protagonisten bidez egindako hurbilpen kualitatiboari dagozkion ondorioak

Gaiaren konplexutasuna

Aurreko txostenetan zehar argi geratuko zela pentsatzen badugu ere, ondorio hauetan azpimarratu nahi dugu bertsolaritzaren eta bertsozaletasunaren konplexutasuna.

Izan ere, bertsolari, bertsozale eta teknikariek hamaika ikuspuntu desberdin dute gaiaren inguruan; hamaika motibazio, interes eta gusto desberdin.

Hau dela eta, oso zaila da gaiaren osotasuna edo, bisio orokor bat eskaintzea.

Egoeraren ezegonkortasuna

Ikuspuntu desberdin guzti hauek, neurri batean behintzat, azken urteotan bertsozaletasunak jasan dituen aldaketekin erlazionatuta daude.

Bertso-jardueraren zabaltzeak eta bertsozaleen masifikazioak eta ugaritzeak oraindik finkatu gabe dauden aldaketak eragin dituzte bertsolaritzan, eta aldaketa sakoneko prozesu guztietan bezala egoera ezegonkorra eta finkatu gabea da.